martes, 26 de enero de 2016

Ping-Pong

ping pon bilaketarekin bat datozen irudiak
CASTELLANO
El tenis de mesa (también conocido popularmente como ping-pong o pimpón) es un deporte de raqueta que se disputa entre dos jugadores o dos parejas (dobles). Es un deporte olímpico desde Seúl 1988, y el deporte con mayor número de practicantes, con 40 millones de jugadores compitiendo en todo el mundo
EUSKARA
Ping-ponga edo mahai-tenisa  Britania Handian sortutako kirola da. Lehengo klase altuek jokatzen zuten, afalosteko jokoa bezala. Liburuak erabiltzen zituzten palak eta sarea egiteko eta golf pilota bat, pilota egiteko. Geroago, famatu bilakatzen hasi zen eta ekipamendua komerzializatzen hasi ziren. 
ENGLISH
Table tennis, also known as ping pong, is a sport in which two or four players hit a lightweight ball back and forth across a table using a small paddle. The game takes place on a hard table divided by a net. Except for the initial serve, the rules are generally as follows: Players must allow a ball played toward them to bounce one time on their side of the table, and must return it so that it bounces on the opposite side at least once.

ping pon bilaketarekin bat datozen irudiakping pon bilaketarekin bat datozen irudiak

jueves, 21 de enero de 2016

SASKIBALOIA

Saskibaloia jokaleku angeluzuzen batean bosna jokalariko bi taldek jokatutako kirol bat da. Helburua jokalekuaren alde banatan dauden bi tauletako batean 3 metroko garaieran iltzatutako 46 zentimetroko diametroko uztai batean baloia sartzea da, baloi hori eskuekin maneiatuz. Oro har, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan jokatzen da; bigarren laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da. AEBetakoliga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutu irauten du

FUTBOOLA


Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. Munduko kirolik hedatuena da;eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, saskibaloiarekin1 Formularekin eta golfarekin batera. Futboleko jokalariei futbolari deritze.

XAKEA



Xakea bi jokalarientzako mahai-jokoa edo kirola da. Jokalari batek besteari "Xake Mate" egin behar dio erregea inguratuz bere piezekin. Bi talde daude, zuriak eta beltzak. Taula 64 laukitan antolatuta dago —8 x 8 laukitxo—, kolore beltzak eta zuriak tartekatuta. Jokalari bakoitzak 8 peoi, 2 gaztelu edo dorre, 2 zaldun edo zaldi, 2 alfil, eta dama (edo erregina) eta errege bana dauzka

PARKOUR

Parkour edo l'art du déplacement (mugimenduaren artea) Frantzian asmatutako kirol diziplina da, David Bellek sortua. Haren asmoa ez zen kirol bat sortzea, baizik eta militarrei entrenatzeko teknika berri bat eskaintzea. Belleren ustez parkourreko entrenamendua era aurrerakoi batean egin behar da, hau da, lasaitasunez eta mantso joan behar da, arriskutsua izan daitekeelako.

martes, 19 de enero de 2016

Aizkolaritza

Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirol mota bat da. Helburua enbor bat edo gehiago aizkoraz ahalik eta denbora gutxienean moztea da, eta banaka, binaka edo taldeka lehiatu daiteke. Enborra zutik edo etzanda egon daiteke.

Beisbola

Beisbola bi talderen artean jokatzen den kirol bat da. Talde bakoitzean 9 jokalari daude. Arrakasta handia dauka batez ere Amerikan eta Japonian, baina Europan eta beste leku batzuetan ere ligak daude. Euskal Herrian kirol praktikatuenen artean ez badago ere, zenbait hamarkadatako tradizioa dago eta talde nabari batzuk ere bai.